1
 

Tolosako Ingurumen Zentroa 1994. urtean ireki zen eta bere aurreneko pausoak Gipuzkoako ikasleei zuzendutako Ingurumen Heziketa programaren eskutik egin zituen, Zuloaga Txiki Ingurumen eskolaren izenpean. Geroztik, gure ekintzak zabaltzen joan dira, beti jasangarritasunaren ildotik eta Tolosako herritarrei zein eskualdekoei arreta berezia emanez. Gure lehentasunezko xedea hurrengo hau hartu dugu: “Globalki pentsatuz tokian ekin”, eta ekiteko heztea gure izaeraren ezaugarri bihurtu da.
Eskolako helburuak hurrengoak dira:
- Ingurumenaren alde ekiteko sentsibilizatu eta kontzientziatu.
- Eskola komunitateari zuzendutako hezkuntza programak garatu, edukiak pedagogia arloan ematen den curriculumaren eboluziora moldatuz.
- Puri-purian dauden ingurumen gaiak dibulgatu eta horiei buruzko informazioa eman herritarrei.
- Tolosaldean ingurumen arloan erreferente bat izan.

tolosako ingurumen zentroa

 




















 
©TOLOSAKO INGURUMEN ZENTROA 2009